Acideka
Zierbena
Udalerri honetan Seguridad KIMIKA proiektuari atxikitako zortzi enpresa daude.
Jarraian, informazio zehatza kontsulta dezakezu.
Acideka S.A.k instalazio estrategiko bat kudeatzen du Punta Ceballoseko portu-ingurunean (Zierbena, Bizkaia), bereziki produktu kimiko likidoak biltegiratu, isuraldatu eta expeditzeko diseinatua.
Konpainiaren jarduera giltzarria da Euskadiko sektore kimiko eta industrialaren logistika-katean; izan ere, lehengaien hornidura errazten du eta horien banaketa segurua bermatzen die estatuko zein nazioarteko bezeroei.
Lantegiak segurtasun-estandar zorrotzenak betetzen ditu, substantzia arriskutsuek eragin ditzaketen istripu larriak prebenitzeko 840/2015 Errege Dekretuari zorrotz jarraiki. Azpimarratzekoa da konpainiak segurtasun operatiboarekiko, ingurumenaren babesarekiko eta produktu potentzialki arriskutsuen kudeaketa arduratsuarekiko duen konpromiso irmoa, portu-ingurune sentikorrean jarduten baitu.
Halaber, Acidekak tokiko ekonomia sustatzen du enplegu tekniko kualifikatua sortuz, araudia zorrotz betez eta euskal azpiegitura logistikoan erabat integratuz. Bere jardunbide eraginkor, seguru eta ingurumenarekiko arduratsuari esker, hornidura-katearen ezinbesteko katebegi bihurtu du oinarrizko kimika, automobilgintza, detergente eta kosmetika bezalako sektoreetan.
Instalazioaren azken ikuskapena 2025/07/21ean egin zen.
Autobabes-neurriak
Acidekak indarrean ditu Autobabes Plana eta Eusko Jaurlaritzarekin koordinatutako Kanpo Larrialdietarako Plana.
Larrialdi kasuan biztanleentzako jarraibideak
- Babestu arnasbideak zapi edo oihalekin.
- Itxi ateak eta leihoak.
- Bilatu babeslekua eta geratu barruan (konfinamendua). Saihestu sotoak, garajeak edo ibilgailuaren barrualdea.
- Zure kargu adingaberik baduzu, ez joan haien bila ikastetxera, formakuntza-zentrora edo unibertsitatera. Zentro horiek beren babes-neurriak dituzte eta aplikatu egingo dituzte.
- Erabili telefonoa ezinbestekoa denean soilik.
- Jarraitu informazio ofiziala tokiko irratien, 112 SOS Deiak aplikazioaren, sare sozialen eta tokiko megafoniaren bidez.
Balizko arriskuak
Zierbenako instalazioan produktu sukoiak eta toxikoak kudeatzen dira, baita uretako ingurumenarentzat arriskutsuak direnak ere.
Kanpo Larrialdietrako Planean (KLP) aurreikusitako eszenatokien artean, honako hauek dira aipagarrienak:
Ihes toxikoa Acidekako plantan, tangaren irteera-linea hausteagatik.
Ihes toxikoa Punta Luceroko pantalanean, ontzia deskargatzean mahuka bat hausteagatik.
Sutea Acidekako plantan, tangaren irteera-linea hautsi eta, jarraian, likido sukoia isurtzearen ondorioz.
KLPk segurtasun-eremu hauek zehazten ditu aipatutako eszenatokietarako:
Ihes toxikoa Acidekako plantan, tangaren irteera-linea hausteagatik:
- Esku-hartze eremua (ZI): Arrisku-fokutik 2.195 metroko erradioan.
- Abisu-eremua (ZA): Arrisku-fokutik 2.947 metroko erradioan.
Ihes toxikoa Punta Luceroko pantalanean, ontzia deskargatzean mahuka bat hausteagatik:
- Esku-hartze eremua (ZI): Arrisku-fokutik 1.132 metroko erradioan.
- Abisu-eremua (ZA): Arrisku-fokutik 1.909 metroko erradioan.
Sutea Acidekako plantan, tangaren irteera-linea hautsi eta, jarraian, likido sukoia isurtzearen ondorioz:
- Esku-hartze eremua (ZI): Arrisku-fokutik 102 metroko erradioan.
- Abisu-eremua (ZA): Arrisku-fokutik 129 metroko erradioan.
Koordinazio operatiboa
Kanpo Larrialdietarako Plana aktibatzea.
SOS Deiak zerbitzuari berehala jakinaraztea, honako datu hauek zehaztuz: gertakari-mota, substantzia, kantitatea, arrisku-kategoria, haizearen norabidea eta balizko eragina.
Integrazio operatiboa suhiltzaileekin, poliziarekin eta osasun-zerbitzuekin.
Enpresaren adierazleak
Autobabes Plana eta Kanpo Larrialdietarako Plana indarrean.
Megafonia, sare sozialak, tokiko komunikabideak eta 112 SOS Deiak aplikazioa. Ihes toxikoa gertatuz gero, larrialdi-sirenak aktibatuko dira.
Produktu kimikoak portu-ingurunean biltegiratu eta banatzea.
Produktu sukoiak, toxikoak eta ingurumenarentzat arriskutsuak direnak.
Logistika seguru eta jasangarria bultzatzen du, enplegu kualifikatua sortuz eta euskal industria-sarea indartuz.
Segurtasuna, gardentasuna, etengabeko prestakuntza eta ingurumen-babesa.
ISO 9001 (Kalitatea), ISO 14001 (Ingurumena) eta ISO 45001 (Laneko segurtasuna eta osasuna).