Bahía de Bizkaia (BBG)

Zierbena

Udalerri honetan Seguridad KIMIKA proiektuari atxikitako zortzi enpresa daude.
Jarraian, informazio zehatza kontsulta dezakezu.

Bahía de Bizkaia Gas, S.A.L. (BBG) Zierbenako (Bizkaia) Punta Ceballosen kokatutako industria-instalazioa da. Gas natural likidotua (GNL) jaso, biltegiratu eta birgasifikatzea du helburu. Euskadiko energia-sisteman azpiegitura estrategikoa da; izan ere, bere jarduera industriaren, etxebizitzen eta zentral termikoen gas naturalaren hornidura bermatzen du.

Instalazioa 840/2015 Errege Dekretuaren (Seveso III) eraginpean dago; araudi horrek sagai arriskutsuak tarteko diren istripu larrien prebentzioa du xede. 

Aipagarria da deskargatzeko eta lurruntzeko prozesuetan darabilen teknologia aurreratua, bai eta segurtasunaren, jasangarritasunaren eta energia-eraginkortasunaren aldeko konpromiso irmoa ere.

Horrez gain, BBGk penintsula iparraldeko energia-sarea sendotzen du, eredu energetiko seguruago eta garbiago baterako trantsizioa bultzatuz. 

Instalazioaren azken ikuskapena 2025/05/29an egin zen.

Autobabes-neurriak

BBGk indarrean ditu Autobabes Plana eta Eusko Jaurlaritzarekin koordinatutako Kanpo Larrialdietarako Plana.

Larrialdi kasuan biztanleentzako jarraibideak:

Balizko arriskuak

BBGren instalazioetan sagai arriskutsuak, bereziki sukoiak, erabiltzen dira: gas naturala (GNL eta gas egoeran), tetrahidrotiofenoa eta gasolioa.

Kanpo Larrialdietarako Planean (KLP) aurreikusitako arrisku-egoeren artean, hodei sukoiaren sorrera da aipagarriena. Hori gerta liteke GNL deskargatzeko besoa hautsi edo askatzeagatik, edota tangetarako elikatze-hodietan ihesa egoteagatik.

Hodei horrek, ignizio-iturri bat aurkituz gero, su har dezake. Hodei sukoiaren suteaz gain, ihes egindako gasaren sugarra edo leherketa ere gerta litezke.

 

KLPk segurtasun-eremu hauek zehazten ditu aipatutako eszenatokietarako:

Koordinazio operatiboa

Kanpo Larrialdietarako Plana aktibatzea.

SOS Deiak zerbitzuari berehala jakinaraztea, honako datu hauek zehaztuz: gertakari-mota, substantzia, kantitatea, arrisku-kategoria, haizearen norabidea eta balizko eragina.

Integrazio operatiboa suhiltzaileekin, poliziarekin eta osasun-zerbitzuekin.

Enpresaren adierazleak​

Segurtasun-protokoloak

Autobabes Plana eta Kanpo Larrialdietarako Plana indarrean.

Biztanleentzako abisuak

Komunikazio zuzena, ohiko hedabideak, 112 SOS Deiak aplikazioa eta sare sozialak.

Jarduera

Gas Natural Likidotua (GNL) jasotzea, biltegiratzea eta birgasifikatzea.

Substantzia arriskutsuak

Gas Natural Likidotua (GNL), gasolioa eta tetrahidrotiofenoa.

Ekarpen soziala

Euskadiko energia-hornidura bermatzea, trantsizio energetikoa bultzatzea eta kualifikazio handiko enplegua sustatzea.

Konpromisoak

Segurtasuna, gardentasuna, etengabeko prestakuntza eta ingurumen-babesa.

Harremanetarako datuak

Bahía de Bizkaia Gas, S.A.L.

Punta Ceballos, 2a. 48508 Zierbena (Bizkaia).

Si ya sabes lo que necesitas,
ponte en contacto con nosotros.