Bakelite
Lantaron
Udalerri honetan Seguridad KIMIKA proiektuari atxikitako hiru enpresa daude.
Jarraian, informazio zehatza kontsulta dezakezu.
Bakelite Ibérica, S.A. Lantarongo Industrialdean (Araba) dago kokatuta, eta erretxina fenolikoen nahiz bitarteko produktuen fabrikazioan espezializatuta dago; produktu horiek funtsezko sektoreetan erabiltzen dira, hala nola automobilgintzan, eraikuntzan, energian, elektronikan edo industria-isolamenduan. Euskadiko ekoizpen kimiko aurreraturako zentro estrategikoa da.
840/2015 Errege Dekretuaren (Seveso III) eraginpean dago; araudi horrek sagai arriskutsuak tarteko diren istripu larrien prebentzioa du xede. Bakelitek gaitasun teknikoa, materialen berrikuntza eta ingurumenarekiko konpromisoa uztartzen ditu. Haren ezarpenak Arabako industria-ekosistema indartzen laguntzen du, enplegu kualifikatuaren eta segurtasun-eskakizun handiko prozesuen bidez.
Instalazioaren azken ikuskapena 2025/11/25an egin zen.
Autobabes-neurriak
- Ihes toxikoa gertatuz gero, larrialdi-sirenak aktibatuko dira.
Bakelitek indarrean ditu Autobabes Plana eta Eusko Jaurlaritzarekin koordinatutako Kanpo Larrialdietarako Plana.
Larrialdi kasuan biztanleentzako jarraibideak
- Babestu arnasbideak zapi edo oihalekin.
- Itxi ateak eta leihoak.
- Bilatu babeslekua eta geratu barruan (konfinamendua). Saihestu sotoak, garajeak edo ibilgailuaren barrualdea.
- Zure kargu adingaberik baduzu, ez joan haien bila ikastetxera, formakuntza-zentrora edo unibertsitatera. Zentro horiek beren babes-neurriak dituzte eta aplikatu egingo dituzte.
- Erabili telefonoa ezinbestekoa denean soilik.
- Jarraitu informazio ofiziala tokiko irratien, 112 SOS Deiak aplikazioaren, sare sozialen eta tokiko megafoniaren bidez.
Balizko arriskuak
Bakelite Ibéricaren instalazioetan substantzia arriskutsuak erabiltzen dira; horiek arrisku fisikoak eragin ditzakete, baita kalteak ere giza osasunean edo ingurumenean. Substantzia horien artean, produktu sukoiak (metanola eta gas natural likidotua, adibidez) eta toxikoak (fenola, alkohol furfurilikoa eta formaldehidoa, besteak beste) nabarmentzen dira. Horien eraginpean egonez gero, ondorio larriak jasan daitezke; hala nola, erredura kimikoak, arnasbideen narritadura larria edo ingurumenaren kutsadura.
Kanpo Larrialdietarako Planean (KLP) identifikatutako istripu-hipotesi nagusiak hauek dira:
- Biltegi bati konektatutako hodi bat haustea; horrek formaldehido-hodei toxikoa sor lezake.
- Gas natural likidotuko zisterna-kamioi baten deskarga-mahuka haustea edo askatzea; horrek hodei sukoia eta, potentzialki, sutea eragin lezake.
KLPk segurtasun-eremu hauek zehazten ditu aipatutako eszenatokietarako:
Tanga bati konektatutako hodi bat haustearen ondorioz, formaldehido-hodei toxikoa hedatzea
- Esku-hartze eremua (ZI): Arrisku-fokutik 357 metroko erradioan.
- Alerta-eremua (ZA): Arrisku-fokutik 1.488 metroko erradioan.
Gas Natural Likidotuko zisterna baten deskarga-mahuka hautsi edo askatzearen ondorioz, hodei sukoia hedatzea
- Esku-hartze eremua (ZI): Arrisku-fokutik 109 metroko erradioan.
- Alerta-eremua (ZA): Arrisku-fokutik 219 metroko erradioan.
Sutea, Gas Natural Likidotuko zisterna baten deskarga-mahuka hautsi edo askatzearen ondorioz
- Esku-hartze eremua (ZI): Arrisku-fokutik 284 metroko erradioan.
- Alerta-eremua (ZA): Arrisku-fokutik 284 metroko erradioan.
Koordinazio operatiboa
Kanpo Larrialdietarako Plana aktibatzea.
SOS Deiak zerbitzuari berehala jakinaraztea, honako datu hauek zehaztuz: gertakari-mota, substantzia, kantitatea, arrisku-kategoria, haizearen norabidea eta balizko eragina.
Integrazio operatiboa suhiltzaileekin, poliziarekin eta osasun-zerbitzuekin
Enpresaren adierazleak
Autobabes Plana eta Kanpo Larrialdietarako Plana indarrean.
Megafonia, sare sozialak, tokiko komunikabideak eta 112 SOS Deiak aplikazioa. Ihes toxikoa gertatuz gero, larrialdi-sirenak aktibatuko dira.
Erretxina fenolikoen eta bitarteko productu kimikoen fabrikazioa.
Fenola, amoniakoa, formaldehidoa, alkohol furfurilikoa eta industria-erabilerako beste substantzia arriskutsu batzuk.
Industria-arloko enplegua sortzea, material jasangarrien berrikuntza eta ingurumenarekiko konpromiso ziurtatua.
Segurtasuna, gardentasuna, etengabeko prestakuntza eta ingurumen-babesa.
ISO 9001 (Kalitatea), ISO 14001 (Ingurumena) eta ISO 45001 (Laneko segurtasuna eta osasuna).