DBA Bilbao Port
Santurtzi
Udalerri honetan Seguridad KIMIKA proiektuari atxikitako zortzi enpresa daude.
Jarraian, informazio zehatza kontsulta dezakezu.
DBA Bilbao Port, S.L. Bilboko Portuan (Punta Sollana, Zierbena) dago kokatuta, eta petrolio-produktuak (hala nola, gasolina eta gasolioa) biltegiratzea du jarduera nagusi. Euskadiko nodo logistiko estrategiko batean egonik, funtsezko zeregina betetzen du penintsula osoko zerbitzuguneen hornidura energetikoa bermatzeko.
Lantegiak zorrotz betetzen du 840/2015 Errege Dekretua, sagai arriskutsuak tarteko diren istripu larrien prebentzioa xede duen legedia. Horrela, segurtasun-estandarrik gorenak ezartzen ditu eta halaber, eraginkortasun logistikoa eta ingurumenarekiko konpromisoa uztartzen ditu.
Instalazioaren azken ikuskapena 2025/05/17an egin zen.
Autobabes-neurriak
DBA Bilbao Portek indarrean ditu Autobabes Plana eta Eusko Jaurlaritzarekin koordinatutako Kanpo Larrialdietarako Plana
Larrialdi kasuan biztanleentzako jarraibideak:
- Babestu arnasbideak zapi edo oihalekin.
- Itxi ateak eta leihoak.
- Bilatu babeslekua eta geratu barruan (konfinamendua). Saihestu sotoak, garajeak edo ibilgailuaren barrualdea.
- Zure kargu adingaberik baduzu, ez joan haien bila ikastetxera, formakuntza-zentrora edo unibertsitatera. Zentro horiek beren babes-neurriak dituzte eta aplikatu egingo dituzte.
- Erabili telefonoa ezinbestekoa denean soilik.
- Jarraitu informazio ofiziala tokiko irratien, 112 SOS Deiak aplikazioaren, sare sozialen eta tokiko megafoniaren bidez.
Balizko arriskuak
Instalazio hauetan hidrokarburo sukoiak (gasolina eta gasolioa) biltegiratzen dira. Produktu horiek manipulatzeak isuri-, sute- edo leherketa-arriskua dakar, baldin eta egituran edo euste-sistemetan akatsen bat gertatzen bada.
Batzuetan, hidrokarburo horiei gehigarriak eransten zaizkie; hori dela eta, balizko isuriek kalteak eragin ditzakete ur-ingurunean.
DBA Bilbao Porteko Kanpo Larrialdietarako Planaren (KLP) arabera, aurreikusitako istripu-eszenatoki larrienak honako hauek dira:
Bultzatze-lerroa partzialki haustearen ondoriozko gasolio-ihesa eta horrek eragindako sutea instalazioetan.
Gasolina-tanga batean gertatutako leherketa konfinatua.
KLPk segurtasun-eremu hauek zehazten ditu aipatutako eszenatokietarako:
Sutea DBAren instalazioetan, bultzatze-lerroa partzialki hausteak eragindako gasolio-ihesaren ondorioz.
- Esku-hartze eremua (ZI): Arrisku-fokutik 69 metroko erradioan.
- Alerta-eremua (ZA): Arrisku-fokutik 84 metroko erradioa.
Leherketa konfinatua gasolina-tangan.
- Esku-hartze eremua (ZI): Arrisku-fokutik 45 metroko erradioan.
- Alerta-eremua (ZA): Arrisku-fokutik 102 metroko erradioan.
Koordinazio operatiboa
Kanpo Larrialdietarako Plana aktibatzea.
SOS Deiak zerbitzuari berehala jakinaraztea, honako datu hauek zehaztuz: gertakari-mota, substantzia, kantitatea, arrisku-kategoria, haizearen norabidea eta balizko eragina.
Integrazio operatiboa suhiltzaileekin, poliziarekin eta osasun-zerbitzuekin.
Enpresaren adierazleak
Autobabes Plana eta Kanpo Larrialdietarako Plana indarrean.
Komunikazio zuzena, ohiko hedabideak, 112 SOS Deiak aplikazioa eta sare sozialak.
Petrolio-erregaien biltegiratzea eta banaketa.
Gasolina, gasolioa eta gehigarriak.
Portu-ingurunearen energia-hornidura bermatzea, eragiketa seguru eta eraginkorren bidez, Euskadiko nodo logistiko nagusietako batean.
DBA Bilbao Port Hafesa Taldeko kide da, eta ISO 9001(Kalitate Kudeaketa) eta ISO 14001 (Ingurumena) ziurtagiriak ditu.