Tepsa

Zierbena

Udalerri honetan Seguridad KIMIKA proiektuari atxikitako zortzi enpresa daude.
Jarraian, informazio zehatza kontsulta dezakezu.

TEPSA, Terminales Portuarias, S.L. enpresak kokaleku estrategikoa du Punta Ceballosen (Zierbena, Bizkaia). Lehengaien eta produktu kimikoen biltegiratzean liderra da.
Haren jarduera funtzezko zeregina betetzen du kate logistiko eta industrialean; izan ere, oinarrizko zerbitzua bermatzen die substantzia horien manipulazio eraginkor eta segurua ezinbesteko duten sektore estrategikoei.

Bere jarduera industria-segurtasunarekiko eta ingurumenarekiko konpromiso sendoagatik nabarmentzen da. Enpresak estandarrik zorrotzenen arabera egiten du lan, eta hertsiki betetzen du 840/2015 Errege Dekretua (substantzia arriskutsuak tartean diren istripu larriak prebenitzea xede duena). Konpromiso horrek biltegiratutako substantzia guztien kudeaketa segurua eta arduratsua bermatzen du, eta, horrela, lasaitasuna ematen die bezeroei eta inguruko komunitateari.

TEPSAk eraginkortasun logistikoa eta segurtasun-kultura proaktiboa uztartzeari esker, nabarmen indartzen ditu Bilboko Portuko azpiegitura eta tokiko ekonomia. Produktu kimikoen eta lehengaien fluxu arin eta segurua bermatuz, konpainiak zuzenean sustatzen ditu lehiakortasun industriala eta eskualdeko garapen ekonomikoa, funtsezko ardatza baita industria ugariren hornidura-katean.

Instalazioen azken ikuskapen data: 2025eko maiatzaren 29an.

Autobabes-neurriak

Larrialdi kasuan biztanleentzako jarraibideak

TEPSAk indarrean ditu Autobabes Plana eta Eusko Jaurlaritzarekin koordinatutako Kanpo Larrialdietarako Plana.

Balizko arriskuak

TEPSAko instalazioetan substantzia sukoiak, pertsonen osasunerako toxikoak eta uretako ingurumenarentzat kaltegarriak biltegiratzen dira; besteak beste, metanola, gasolina, gasolioa, akrilonitriloa, hexanoa eta heptanoa.

TEPSAko Kanpo Larrialdietarako Planean (KLP) identifikatutako arrisku-eszenatoki kritikoenak honako hauek dira:

  • Akrilonitrilo-hodei toxikoa TEPSAko plantan barreiatzea, zisterna-bagoia kargatzean gertatutako ihesaren ondorioz.

  • Sutea TEPSAko plantan, gasolio-tangara konektatutako hodia hausteagatik.

  • Leherketa heptano-tangan.

  • Akrilonitrilo-hodei toxikoa barreiatzea Punta Ceballosko pantalanean, ontzira konektatzeko mahuka hausteagatik. 

  • Sutea Punta Ceballosko pantalanean, ontzira konektatzeko mahuka hautsi eta heptanoa isuri ondoren

KLPk segurtasun-eremu hauek zehazten ditu aipatutako eszenatokietarako:

Koordinazio operatiboa

Kanpo Larrialdietarako Plana aktibatzea.

SOS Deiak zerbitzuari berehala jakinaraztea, honako datu hauek zehaztuz: gertakari-mota, substantzia, kantitatea, arrisku-kategoria, haizearen norabidea eta balizko eragina.

Integrazio operatiboa suhiltzaileekin, poliziarekin eta osasun-zerbitzuekin.

Enpresaren adierazleak

Segurtasun-protokoloak

Autobabes Plana eta Kanpo Larrialdietarako Plana indarrean.

Biztanleentzako abisuak

Komunikazio zuzena, ohiko hedabideak, 112 SOS Deiak aplikazioa eta sare sozialak.

Jarduera nagusia

Produktu kimikoak eta askotariko lehengaiak biltegiratzen espezializatutako enpresa.

Substantzia arriskutsuak

Ezaugarri sukoiak dituzten substantziak, bai eta pertsonen osasunerako toxikoak eta uretako ingurumenarentzat kaltegarriak direnak ere; besteak beste, metanola, gasolina, gasolioa, akrilonitriloa, hexanoa eta heptanoa.

Ekarpen soziala

TEPSA funtsezko ardatza da Bilboko Portuko azpiegitura logistikoa sustatzeko, eta eragiketa seguruak eta jasangarriak bermatzen ditu. Haren jarduerak eragin positibo zuzena du tokiko ekonomian, enplegua sendotuz eta industria-hornikuntzaren katea indartuz.

Ziurtagiriak

ISO 9001 (Kalitatea), ISO 14001 (Ingurumena) eta ISO 45001 (Laneko segurtasuna eta osasuna).

Harremanetarako datuak

Terminales Portuarias, S.L. (TEPSA)

Punta Ceballos, z/g 48508 – Zierbena (Bizkaia)

Si ya sabes lo que necesitas,
ponte en contacto con nosotros.