Zer egin alerta baten aurrean?

Produktu kimikoak manipulatu, biltegiratu edo garraiatzen dituzten industrietatik gertu bizitzeak aukerak dakartza komunitatearentzat, eta, aldi berean, segurtasunaren arloko ardura. Produktu kimikoak tartean dituen larrialdi-egoera batean, azkar eta zuzen jokatzeak aldea ekar dezake.

 Hemen azaltzen dizugu zer egin behar duzun, pausoz pauso.

EGIN behar duzuna
EGIN behar EZ duzuna

Larrialdi kimikoa!
Zer egin behar dut?

Produktu kimikoak erabiltzen dituen enpresa batek larrialdi bat jasan dezake produktu horiek manipulatzen diren eremuetan:

  • Prozesu-plantak: Jardueraren oinarri diren eraldaketak edo erreakzioak egiten diren eremuak dira. Normalean, prozesuan ez da substantzia kantitate handirik erabiltzen; beraz, arriskua barnekoa da kanpokoa baino gehiago.

 

  • Biltegiratze-eremuak: Ekoizpenaren fase desberdinetan produktuak gordetzen dituzten gordailuak, bidoiak eta abar. Dena kontrol zorrotz baten pean arautzen da.

 

  • Eroanbideak edo rack-ak: azalekoak zein lurpekoak, substantzia horien garraioa hodien, gasbideen, oleoduktuen eta abarren bidez egiten da.

Autobabes-aholku horiez gain, Abanto-Zierbena, Hernani, Lantarón, Santurtzi eta Zierbena herriek sirena-sistema bat dute herritarrak ohartarazteko.

Identifikatu soinua eta jokatu horren arabera.

ALERTA-ABISUA

Alerta iragartzeko, sirena batek minutu bateko hiru seinale errepikatuko ditu, bost segundoko isilune-tarteekin.

ALERTA-AMAIERAKO ABISUA

Alerta amaitu dela iragartzeko, 30 segundoko sirena-seinale jarraitu bat entzungo da.

Si ya sabes lo que necesitas,
ponte en contacto con nosotros.