Inguruko herritarrak Euskadiko larrialdi kimikoko alerten soinuarekin ohitzeko asmoarekin, sei hilez behin, AVEQ-KIMIKAk, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailarekin eta SOS Deiakekin lankidetzan, Euskadin larrialdi kimikoko sirenak aktibatzeko segurtasun-protokoloa abian jarriko du azaroaren 24an, 27an eta 28an. Herri hauetan jarriko da martxan sirena: Hernani, Muskiz, Abanto-Zierbena, Zierbena, Santurtzi eta Lantaron.
Proba tekniko hau gure industriaren errutina seguru eta konstantean sartzen denez, egon zaitez lasai sirena entzuten baduzu. Ariketa horien helburua argia da: inguruko bizilagunak soinu berezi horrekin ohitzea, larrialdi kimiko bat identifikatzen eta jarduera-protokoloak behar bezala funtzionatzen duela egiaztatzen laguntzen baitu.
Larrialdi kimikoko egoera baten aurrean nola jokatu jakiteko behar duzun informazio guztia jasotzen duten hainbat artikulu aurkituko dituzu gure web gunean (seguridadkimika.datamcx.com/) eta Seguridad KIMIKAren sare sozialetan.
Hona hemen 2023ko azaroan egingo diren aktibazioen ordutegia:
Azaroak 24, ostirala
– Hernani. 10:00etan
Azaroak 27, astelehena
– Muskiz, Abanto – Zierbena. 10:00etan
– Santurtzi, Zierbena. 11:00etan
– Zierbena. 11:30an
Azaroak 28, asteartea
– Lantaron. 11:00etan