Larrialdi kimikoei buruzko ohiko galderak
Kimika-alertei, sirenei, autobabesari eta industria-segurtasunari buruzko galdera ohikoenei emandako erantzun argiak.
Orrialde honetan, larrialdi kimikoei, abisu-sirenei, autobabesari eta industria-segurtasunari buruzko galdera ohikoenei emandako erantzun argi eta zuzenak aurkituko dituzu.
Informazio hau balizko alerta kimiko baten aurrean azkar eta segurtasunez jokatzen laguntzeko diseinatuta dago.
SEGURIDAD KIMIKA PROIEKTUA
Seguridad KIMIKA informazio-proiektu bat da, AVEQ-KIMIKAk (euskal sektore kimikoko enpresen elkartea) SOS Deiak-ekin lankidetzan abian jarritakoa. Haren helburua arriskuen berri ematea eta industria-istripu baten aurrean nola jokatu behar den azaltzea da.
Bai, Seguridad KIMIKAren zabalkunde-lana hainbat euskarriren bidez egiten da. Arlo digitalean, edukiak Twitter, Facebook eta Youtube bidez argitaratzen dira. Era berean, helbide elektroniko hau du: kaixo@seguridadkimika.eus
Gurekin harremanetan jar zaitezke kaixo@seguridadkimika.eus helbide elektronikoaren bidez. Gurekin komunikatzeko biderik azkarrena eta eraginkorrena da.
LEGE-ESPARRUA ETA INDUSTRIA-SEGURTASUNA
Gai hau arautzen duten Europako zuzentarauen sortak izen hori hartzen du. Italiako herri baten izena da; bertan, 1976an, istripu bat gertatu zen fabrika batean. Antolaketa egoki batekin arazo txikia izango zatekeena, gertaera oso larri bihurtu zen. Zortez, ez zen hildakorik egon, baina kutsadurak lur-eremu handi bati eragin zion eta milaka behi hil behar izan zituzten.
Europako 2012/18 Zuzentaraua ezartzen duen 840/2015 Errege Dekretuak industria-segurtasuneko nazioarteko eskakizun handienak jasotzen ditu. Tamainagatik inguruko biztanle-guneei edo beste industria-instalazio batzuei nolabait eragin diezaieketen istripuak gertatzeko arriskua duten instalazio jakin batzuek bakarrik dute dekretu hori betetzeko obligazioa.
Europar Batasun osoan protokolo orokor eta komun bat dago substantzia arriskutsuek eragindako istripu larrien ondoriozko arrisku-alerten aurrean. Hala ere, eremu bakoitzak bere jardun-ezaugarri propioak ditu, baina guztiek dute helburu komun bat: guztion segurtasuna bermatzea.
BIZTANLERIA ETA ALERTA-SISTEMAK
Mota horretako planek instalazio mota jakin batzuei bakarrik eragiten diete. Une honetan, eragina duten euskal enpresak udalerri hauetan daude:
Bizkaia: Loiu, Zierbena, Santurtzi, Barakaldo, Ajangiz, Galdakao, Muskiz
Araba: Erriberabeiti, Lantarón, Iruña Oka, Laudio, Amurrio
Gipuzkoa: Usurbil, Hernani
Ez. Sirenak istripu baten ondorioz gas-hodeiak edo lurrun toxikoak sor daitezkeen agertokietarako bakarrik daude adierazita; aurreikusitako gainerako agertokietarako (leherketak edo suteak), ez dira beharrezkoak.
Sirenak dituen instalazio baten ondoan baldin bazaude, aldian-aldian simulakroak egingo dira horien funtzionamendu egokia egiaztatzeko, eta simulakro horien berri emango da garaiz eta behar bezala.
Alerta-abisua
Alerta iragartzeko, sirenak minutu bateko hiru seinale joko ditu, bost segundoko isilune-tarteekin.
Alerta-amaierako abisua
Alerta-amaiera iragartzeko, sirena-seinale jarraitu bat entzungo da 30 segundoz.
JOKABIDEA ALERTA KIMIKO BATEN AURREAN
Jakin beharreko garrantzitsuena hau da: babeslekua bilatu behar duzu, larrialdiaren jatorritik urrundu eta konfinatu.
- Etxetik kanpo bazaude, babestu arnasbideak zapi batekin edo arroparekin.
- Itxi zaitez azkar leku seguru batean, barruko gelaren batean.
- Zigilatu ateetako kanpoalderako irekidurak trapu hezeekin edo zinta isolatzailearekin.
- Entzun irratia edo konektatu mugikorrera; jardun-aholkuei buruzko informazio ofiziala 112aren Twitter ofizialean edo gure Seguridad KIMIKA Twitterrean argitaratzen da.
Larrialdi kimiko baten ondoriozko alerta bat gertatzen denean, 112 larrialdi-zerbitzuak sail guztiak koordinatzen ditu eta ahalik eta azkarren jarduten du. Agintariek larrialdi bat gertatu dela jakinaraziko dizute megafonia bidez edo irrati eta telebista kateen bidezko abisuen bidez. Amaitzen denean, bide berberetatik emango dizute abisua. Gainera, 112ak segurtasunari buruzko beharrezko informazioa ematen die herritarrei, mota horretako istripu batek ekar ditzakeen arriskuei aurre egiteko.
Ikastetxeek beren protokolo propioa dute eta ezin hobeto dakite zer egin behar duten larrialdiren bat gertatuz gero. Adingabeek ez dute eraikinetik irten behar; hori baita seguruena.
EREMUAK ETA KRITERIOAK LARRIALDI BATEAN
Kanpoko Larrialdi Planetan, esku-hartze eremuaz (E.E.) eta alerta-eremuaz (A.E.) hitz egiten dugu beti, larrialdi kimiko batek ukitu ditzakeen espazioak aipatzeko. Arriskuak HURBIL gertatzen direla diogunean, esku-hartze eremuaz ari gara; eta URRUN diogunean, alerta-eremuaz. Bi muga horiek ondo ezagutzen dituzte bai eragina duten enpresek, bai segurtasun-kidegoek eta bai tokiko agintariek ere. Larrialdi kimiko baten kasuan, eremuak mugatuko dituzte eta dagozkion abisuak emango dituzte gure segurtasuna babesteko.
INDUSTRIA-INSTALAZIOAK ETA PROZESUAK
Seveso araudiak segurtasun-mailarik altuenak eskatzen dizkie bai prozesuak egiten dituzten industriei —hau da, lehengaiak produktu bihurtzen dituztenei—, bai instalazio logistikoei —hau da, produktuak eraldatu gabe biltegiratu eta bidaltzeaz soilik arduratzen direnei—.
"Prozesu-instalazioa" eraldaketa egiten den lan-eremua da; adibidez, findegi bat (petroleoa gure eguneroko bizitzan behar ditugun produktu bihurtzen duena: gasolina, gasolioa, butanoa edo errepideetarako asfaltoa) edo industria kimiko bat (adibidez, erregaietatik ateratako sufrea —aterako ez balitz atmosfera kutsatuko lukeena— aberastasuna sortzen duten eta industria-prozesu askotan erabiltzen diren produktu bihurtzen duena).
Arriskuak sor ditzaketen produktuak gordetzeko espazioak beharrezkoak dira —betiere denbora mugatu batez—, bai ekoizpen-lantegietan (prozesatu zain dauden lehengaiak gordetzeko edo produktu bukatuak bezeroei bidali aurretik gordetzeko), bai instalazio logistikoetan.
Likidoak puntu batetik bestera eramateko hodi itxien multzoari egiten dio erreferentzia. Produktu kimikoak edo erregaiak instalazioen barruan edo planta batzuetatik besteetara garraiatzeko modurik seguruena da; izan ere, hoditeriek edo rack-ek ez dute ibilgailuetan kargatzeko edo deskargatzeko eragiketarik behar.
INDUSTRIA-ISTIPU MOTAK
Produktu sukoiak (adibidez, ibilgailuentzako erregaiak) gordetzen edo erabiltzen diren instalazio batean, sute batek sugar handiak eta ke-kantitate handiak eragiten ditu.
Milioika eragiketa egiten dira urtero: kamioien kargatzeak, konponketak, tanke batzuetatik besteetara aldatzeak, tankeak garbitzeko eta berrikusteko prozesuak… Horiek guztiak zehaztasun handiz aztertuta daude, eta sute bat eragin dezakeen errore baten arriskua txikia da oso; hala ere, arriskua zero ez den bitartean ezin da ezer baztertu, eta, horregatik, sutearen ondorioak aztertu egiten dira eta horiek minimizatzen saiatzen dira kasu horietarako bereziki diseinatutako jardun-planen bidez.
Produktu sukoiek, erregaiek edo gasek, baita energia handiko produktuek ere (pólborak, adibidez), su hartzean presio-uhin bat jaurtitzen duen leherketa bat eragin dezakete. Leherketa batek tabikeak eta panelak hautsi ditzake eremurik hurbilenetan; urrunago, berriz, kristalak hautsi ditzake.
Isuri toxiko bat gertatzeko aukerak minimoak diren arren, kontrolik gabeko erreakzio baten edo produktu-aldaketa batean egindako errore larri baten ondorioz, gasak eta lurrunak kanpora ateratzeko eta hodei toxiko bat sortzeko arrisku txiki bat dago. Hodei horren portaera aldatu egin daiteke, besteak beste, baldintza meteorologikoen edo lurraren morfologiaren arabera.