Seguridad KIMIKA
Informazioak bizitzak salbatzen dituen tokian
Zure inguruan pertsona guztien bizitza hobetzen duten produktu ugari ekoizten dituzten industriak daude. Produktu horietako baten bat tartean duen istripuagatiko alerta bat izanez gero, zure segurtasuna zaintzen ikasi behar duzu.
Ezagutu nola babestu uneoro
Ezagutu zure inguruneko balizko arriskuak
Produktu kimikoak erabiltzen dituen enpresa batek larrialdia izan dezake horiek manipulatzen diren guneetan: prozesu-plantetan, biltegiratze-eremuetan edo eroanbideetan.
Produktu kimikoak ekoizten, manipulatzen, garraiatzen edo biltegiratzen dituzten industriak dauden eremu batean bizitzeak arrisku jakin bat dakar. Garrantzitsua da jakitea nola jokatu gerta daitekeen istilu baten aurrean.
Zer egin honako kasu hauetan:
Suteak
Produktu sukoiak biltegiratzen edo manipulatzen dituen instalazio batean, sute batek gar handiak eta ke kantitate handiak eragiten ditu.
Nola jokatu
- Eremutik urrundu
- Ebakuazio-bideak jarraitu
- Ez erabili igogailurik
Leherketa
Gas-leherketa bortitza, kristalak haustea eta egitura-kalteak eragin ditzakeena, baita zatiak jaurtitzea ere.
Nola jokatu
- Eremutik urrundu
- Ebakuazio-bideak jarraitu
- Ez erabili igogailurik
Arrisku toxikoa
Gasak eta lurrunak hodei toxiko bat sor dezakete, eta hori alda daiteke baldintza meteorologikoen edo lurraren morfologiaren arabera, besteak beste.
Nola jokatu (jarraibide orokorrak)
- Kalean, babestu arnasbideak zapi edo arropa batekin eta sartu leku seguru batean.
- Eraikin baten barruan, bilatu leku seguru bat barrualdeko geletan.
- Zigilatu kanpora ematen duten ateetako zirrikituak zapi bustiekin edo zinta isolatzailearekin.
- Egon informatuta Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eta SOS Deiak 112k zabaltzen dituzten jardute-aholkuei buruz.
Jarraibide zehatzetarako, sartu zure udalerriari buruzko informazio zehatzera.
Segurtasunaren Top 5a zure esku dago
Arrisku kimikoagatiko larrialdi baten aurrean zure segurtasuna nola mantendu jakiteko informazio interesgarria jaso nahi duzu zure posta elektronikoan?
Harpidetu gure buletinera.