Bilbaína de Alquitranes
Barakaldo
Udalerri honetan Seguridad KIMIKA proiektuari atxikitako bi enpresa daude.
Jarraian, informazio zehatza kontsulta dezakezu.
Bilbaína de Alquitranes, S.A. Barakaldon (Bizkaia) kokatutako enpresa kimikoa da, mundrunetik eratorritako produktu kimiko organikoak ekoizten ditu bereziki. Konpainiaren industria-ibilbidearen ardatz nagusiak segurtasuna, jasangarritasuna eta indarreko araudiarekiko konpromiso sendoa dira; ildo horretan, zorrotz betetzen du 840/2015 Errege Dekretua (Seveso III) sagai arriskutsuak tarteko diren istripu larrien prebentzioa xede duena.
Bilbaína de Alquitranes, S.A.k garatutako produktuak giltzarri dira sektore estrategikoetan, hala nola aluminioaren eta altzairuaren industrian. Halaber, ezinbestekoak dira garapen teknologiko handiko esparru berritzaileetan ere, bereziki grafitoarekin lotutakoetan; izan ere, material hori erabakigarria da energia metatzeko sistemetan, elektromugikortasunean, energia berriztagarrietan eta digitalizazioan.
Instalazioaren azken ikuskapena 2025/11/19an egin zen.
Autobabes-neurriak
Bilbaína de Alquitranesek indarrean ditu Autobabes Plana eta Eusko Jaurlaritzarekin koordinatutako Kanpo Larrialdietarako Plana.
Larrialdi kasuan biztanleentzako jarraibideak:
- Babestu arnasbideak zapi edo oihalekin.
- Itxi ateak eta leihoak.
- Bilatu babeslekua eta geratu barruan (konfinamendua). Saihestu sotoak, garajeak edo ibilgailuaren barrualdea.
- Zure kargu adingaberik baduzu, ez joan haien bila ikastetxera, formakuntza-zentrora edo unibertsitatera. Zentro horiek beren babes-neurriak dituzte eta aplikatu egingo dituzte.
- Erabili telefonoa ezinbestekoa denean soilik.
- Jarraitu informazio ofiziala tokiko irratien, 112 SOS Deiak aplikazioaren, sare sozialen eta tokiko megafoniaren bidez.
Balizko arriskuak
Bilbaína de Alquitranesen instalazioetan hainbat produktu kudeatzen dira; besteak beste, harrikatz- eta petrolio-mundruna, kreosotak, naftalina, mundrun-destilazioko olioak eta dietilbentzenoa. Substantzia horietako asko sukoiak dira, eta arriskutsuak uretako ingurunearentzat.
Kanpo Larrialdietarako Planean (KLP) aurreikusitako istripu-hipotesi nagusia olio arinaren isuriak eragindako sutea da, biltegiratze-tangaren hodi bat haustearen ondorioz gerta litekeena.
KLPk segurtasun-eremu hauek zehazten ditu aipatutako eszenatokirako:
Kanpo Larrialdietarako Planak (KLP) honako segurtasun-eremu hauek aurreikusten ditu azaldutako eszenatokirako
- Esku-hartze eremua (ZI): Arrisku-fokutik 45 metroko erradioan.
- Alerta-eremua (ZA): Arrisku-fokutik 54 metroko erradioan.
Koordinazio operatiboa
Kanpo Larrialdi Plana aktibatzea.
SOS DEIAKi berehalako jakinarazpena, intzidentzia-mota, substantzia, kantitatea, arrisku-kategoria, haizearen norabidea eta balizko eragina adieraziz.
Integrazio operatiboa suhiltzaile, polizia eta osasun-zerbitzuekin.
Enpresaren adierazleak
Autobabes Plana eta Kanpo Larrialdietarako Plana indarrean.
Mundrunetik eratorritako produktu kimiko organikoak.
Megafonia, sare sozialak, tokiko hedabideak, 112 SOS Deiak aplikazioa.
Harrikatz- eta petrolio-mundruna, kreosotak, naftalina, dietilbentzenoa eta industria-erabilerako beste substantzia batzuk.
Tokiko ekonomia sustatzea industria-enplegu kualifikatuaren bidez eta ingurumen-kudeaketa arduratsua bermatzea.
Segurtasuna, gardentasuna, etengabeko prestakuntza eta ingurumen-babesa.
ISO 9001 (Kalitatea), ISO 14001 (Ingurumena) eta ISO 45001 (Laneko segurtasuna eta osasuna).