Sofiam

Iruña de Oca

Udalerri honetan Seguridad KIMIKA proiektuari atxikitako enpresa bat dago.
Jarraian, informazio zehatza kontsulta dezakezu.

sofiam
sofiam

Sofiam Ibérica, S.L. enpresak Iruña Okan (Araba) du egoitza, eta erreferentziazkoa da ehiza- eta lehiaketa-kartutxoen ekoizpenean. Zehaztasun industriala eta segurtasuna ardatz hartuta, Sofiamek errendimendu handiko kartutxoak garatzen eta ekoizten ditu, kirol-arloko zein ehiza arduratsuko eskakizunei erantzuteko.

Enpresaren jarduera arau-esparru zorrotz baten barruan garatzen da. Zehazki, bi arau nagusi betetzen ditu enpresak: 989/2015 Errege Dekretua (artikulu piroteknikoak eta kartutxogintza arautzen dituena) eta 840/2015 Errege Dekretua (substantzia arriskutsuekin lotutako istripu larrien prebentzioari buruzkoa). Legedia zorrotz betetzeak produktuen kalitatea ziurtatzeaz gain, segurtasun gorena bermatzen du prozesu osoan.

Segurtasuna, berrikuntza eta ingurumenarekiko erantzukizuna dira enpresaren oinarriak. Konpromiso horri esker, sektoreko erreferente bihurtu da: operazio-estandarrik zorrotzenak betez produktu fidagarriak eskaintzen ditu eta, aldi berean, Arabako industria-garapena sustatzen du, enplegu kualifikatua sortuz

Sofiami ez zaizkio aplikatzen 840/2015 Errege Dekretuko ikuskapenak, enpresa 989/2015 Errege Dekretuaren eraginpean baitago (artikulu piroteknikoak eta kartutxogintza arautzen dituena). Hori dela eta, araudi espezifiko horrek ezarritako aldizkako kontrolak pasatzen ditu zorrotz.

sofiam
sofiam

Autobabes-neurriak

Sofiamek indarrean ditu Autobabes Plana eta Eusko Jaurlaritzarekin koordinatutako Kanpo Larrialdietarako Plana.

Larrialdi kasuan biztanleentzako jarraibideak

sofiam

Balizko arriskuak

Sofiamen instalazioetan hainbat substantzia arriskutsu biltegiratu eta manipulatzen dira; besteak beste, ehiza-bolbora, bolbora beltza, pistoiak, kargatutako kartutxoak, metil etil zetona, petrolio-gas likidotua (PGL) eta gasolioa.

Material horiek leherkorrak eta sukoiak direnez eta batzuk uretako ingurumenerako kaltegarriak, Sofiameko Kanpo Larrialdietarako Planak (KLP) bi istripu-hipotesi nagusi aurreikusten ditu:

  • Su-bola PGL biltegian: BLEVE efektuaren ondorioz sor daitekeena (presiopean dagoen likido bat bat-batean lurrun bihurtzean gertatzen den leherketa).
  • Leherketa bolborategian: Ehiza-bolboraren biltegian gerta litekeen eztanda.

KLPk segurtasun-eremu hauek zehazten ditu aipatutako eszenatokirako:

sofiam

Koordinazio operatiboa

Kanpo Larrialdietarako Plana aktibatzea.

SOS Deiak zerbitzuari berehala jakinaraztea, honako datu hauek zehaztuz: gertakari-mota, substantzia, kantitatea, arrisku-kategoria, haizearen norabidea eta balizko eragina.

Integrazio operatiboa suhiltzaileekin, poliziarekin eta osasun-zerbitzuekin.

Enpresaren adierazleak

Segurtasun-protokoloak

Autobabes Plana eta Kanpo Larrialdietarako Plana indarrean.

Herritarrentzako abisuak

Komunikazio zuzena, ohiko hedabideak, 112 SOS Deiak aplikazioa eta sare sozialak.

Jarduera

Kalitate handiko ehiza- eta lehiaketa-kartutxoen ekoizpenean espezializatuta.

Substantzia arriskutsuak

Ehiza-bolbora, bolbora beltza, pistoiak, kargatutako kartutxoak, metil etil zetona, petrolio-gas likidotua (PGL) eta gasolioa.

Gizarte-ekarpena

Sofiamek Arabako industria-garapena bultzatzen du eta enplegua sortzen du. Hori guztia, sektore piroteknikoko segurtasun-estandarrik zorrotzenak betez eta ingurumena errespetatuz egiten du.

Harremanetarako datuak

Sofiam Ibérica, S.L.

Santa Marina, z/g 01230 - Iruña Oka (Araba)

Si ya sabes lo que necesitas,
ponte en contacto con nosotros.