Bahía de Bizkaia (BBG)
Zierbena
Udalerri honetan Seguridad KIMIKA proiektuari atxikitako zortzi enpresa daude.
Jarraian, informazio zehatza kontsulta dezakezu.
Bahía de Bizkaia Gas, S.A.L. (BBG) Zierbenako (Bizkaia) Punta Ceballosen kokatutako industria-instalazioa da. Gas natural likidotua (GNL) jaso, biltegiratu eta birgasifikatzea du helburu. Euskadiko energia-sisteman azpiegitura estrategikoa da; izan ere, bere jarduera industriaren, etxebizitzen eta zentral termikoen gas naturalaren hornidura bermatzen du.
Instalazioa 840/2015 Errege Dekretuaren (Seveso III) eraginpean dago; araudi horrek sagai arriskutsuak tarteko diren istripu larrien prebentzioa du xede.
Aipagarria da deskargatzeko eta lurruntzeko prozesuetan darabilen teknologia aurreratua, bai eta segurtasunaren, jasangarritasunaren eta energia-eraginkortasunaren aldeko konpromiso irmoa ere.
Horrez gain, BBGk penintsula iparraldeko energia-sarea sendotzen du, eredu energetiko seguruago eta garbiago baterako trantsizioa bultzatuz.
Instalazioaren azken ikuskapena 2025/05/29an egin zen.
Autobabes-neurriak
BBGk indarrean ditu Autobabes Plana eta Eusko Jaurlaritzarekin koordinatutako Kanpo Larrialdietarako Plana.
Larrialdi kasuan biztanleentzako jarraibideak:
- Babestu arnasbideak zapi edo oihalekin.
- Itxi ateak eta leihoak.
- Bilatu babeslekua eta geratu barruan (konfinamendua). Saihestu sotoak, garajeak edo ibilgailuaren barrualdea.
- Zure kargu adingaberik baduzu, ez joan haien bila ikastetxera, formakuntza-zentrora edo unibertsitatera. Zentro horiek beren babes-neurriak dituzte eta aplikatu egingo dituzte
- Erabili telefonoa ezinbestekoa denean soilik.
- Jarraitu informazio ofiziala tokiko irratien, 112 SOS Deiak aplikazioaren, sare sozialen eta tokiko megafoniaren bidez.
Balizko arriskuak
BBGren instalazioetan sagai arriskutsuak, bereziki sukoiak, erabiltzen dira: gas naturala (GNL eta gas egoeran), tetrahidrotiofenoa eta gasolioa.
Kanpo Larrialdietarako Planean (KLP) aurreikusitako arrisku-egoeren artean, hodei sukoiaren sorrera da aipagarriena. Hori gerta liteke GNL deskargatzeko besoa hautsi edo askatzeagatik, edota tangetarako elikatze-hodietan ihesa egoteagatik.
Hodei horrek, ignizio-iturri bat aurkituz gero, su har dezake. Hodei sukoiaren suteaz gain, ihes egindako gasaren sugarra edo leherketa ere gerta litezke.
KLPk segurtasun-eremu hauek zehazten ditu aipatutako eszenatokietarako:
Hodei sukoiaren barreiatzea Punta Ceballoseko pantalanean GNL deskarga-besoaren haustura edo deskonexioagatik
- Esku-hartze eremua (ZI): Arrisku-fokutik 671 metroko erradioan.
- Abisu-eremua (ZA): Ez da zehaztu fenomeno honetarako.
Hodei sukoiaren barreiatzea, instalazioan tangetarako GNL elikatze-hodiaren hausturagatik
- Esku-hartze eremua (ZI): Arrisku-fokutik 145 metroko erradioan.
- Abisu-eremua (ZA): Ez da zehaztu fenomeno honetarako.
Sutea BBGren plantan, tangetarako GNL elikatze-hodiaren hausturagatik.
- Esku-hartze eremua (ZI): Arrisku-fokutik 205 metroko erradioan.
- Abisu-eremua (ZA): Arrisku-fokutik 250 metroko erradioan.
Sutea Punta Ceballosko pantalanean, GNLa deskargatzeko besoaren hausturagatik edo deskonexioagatik.
- Esku-hartze eremua (ZI): Arrisku-fokutik 137 metroko erradioan.
- Abisu-eremua (ZA): Arrisku-fokutik 167 metroko erradioan.
Leherketa Punta Ceballosko pantalanean, GNLa deskargatzeko besoaren hausturagatik edo deskonexioagatik.
- Esku-hartze eremua (ZI): Arrisku-fokutik 556 metroko erradioan.
- Abisu-eremua (ZA): Arrisku-fokutik 1.178 metroko erradioan.
Koordinazio operatiboa
Kanpo Larrialdietarako Plana aktibatzea.
SOS Deiak zerbitzuari berehala jakinaraztea, honako datu hauek zehaztuz: gertakari-mota, substantzia, kantitatea, arrisku-kategoria, haizearen norabidea eta balizko eragina.
Integrazio operatiboa suhiltzaileekin, poliziarekin eta osasun-zerbitzuekin.
Enpresaren adierazleak
Autobabes Plana eta Kanpo Larrialdietarako Plana indarrean.
Komunikazio zuzena, ohiko hedabideak, 112 SOS Deiak aplikazioa eta sare sozialak.
Gas Natural Likidotua (GNL) jasotzea, biltegiratzea eta birgasifikatzea.
Gas Natural Likidotua (GNL), gasolioa eta tetrahidrotiofenoa.
Euskadiko energia-hornidura bermatzea, trantsizio energetikoa bultzatzea eta kualifikazio handiko enplegua sustatzea.
Segurtasuna, gardentasuna, etengabeko prestakuntza eta ingurumen-babesa.