DBA Bilbao Port

Santurtzi

Udalerri honetan Seguridad KIMIKA proiektuari atxikitako zortzi enpresa daude.
Jarraian, informazio zehatza kontsulta dezakezu.

DBA Bilbao Port, S.L. Bilboko Portuan (Punta Sollana, Zierbena) dago kokatuta, eta petrolio-produktuak (hala nola, gasolina eta gasolioa) biltegiratzea du jarduera nagusi. Euskadiko nodo logistiko estrategiko batean egonik, funtsezko zeregina betetzen du penintsula osoko zerbitzuguneen hornidura energetikoa bermatzeko. 

Lantegiak zorrotz betetzen du 840/2015 Errege Dekretua, sagai arriskutsuak tarteko diren istripu larrien prebentzioa xede duen legedia. Horrela, segurtasun-estandarrik gorenak ezartzen ditu eta halaber, eraginkortasun logistikoa eta ingurumenarekiko konpromisoa uztartzen ditu.

Instalazioaren azken ikuskapena 2025/05/17an egin zen.

Autobabes-neurriak

DBA Bilbao Portek indarrean ditu Autobabes Plana eta Eusko Jaurlaritzarekin koordinatutako Kanpo Larrialdietarako Plana

Larrialdi kasuan biztanleentzako jarraibideak:

Balizko arriskuak

Instalazio hauetan hidrokarburo sukoiak (gasolina eta gasolioa) biltegiratzen dira. Produktu horiek manipulatzeak isuri-, sute- edo leherketa-arriskua dakar, baldin eta egituran edo euste-sistemetan akatsen bat gertatzen bada.

Batzuetan, hidrokarburo horiei gehigarriak eransten zaizkie; hori dela eta, balizko isuriek kalteak eragin ditzakete ur-ingurunean.

DBA Bilbao Porteko Kanpo Larrialdietarako Planaren (KLP) arabera, aurreikusitako istripu-eszenatoki larrienak honako hauek dira:

  • Bultzatze-lerroa partzialki haustearen ondoriozko gasolio-ihesa eta horrek eragindako sutea instalazioetan.

  • Gasolina-tanga batean gertatutako leherketa konfinatua.

KLPk segurtasun-eremu hauek zehazten ditu aipatutako eszenatokietarako:

Koordinazio operatiboa

Kanpo Larrialdietarako Plana aktibatzea.

SOS Deiak zerbitzuari berehala jakinaraztea, honako datu hauek zehaztuz: gertakari-mota, substantzia, kantitatea, arrisku-kategoria, haizearen norabidea eta balizko eragina.

Integrazio operatiboa suhiltzaileekin, poliziarekin eta osasun-zerbitzuekin.

Enpresaren adierazleak​

Segurtasun-protokoloak

Autobabes Plana eta Kanpo Larrialdietarako Plana indarrean.

Biztanleentzako abisuak

Komunikazio zuzena, ohiko hedabideak, 112 SOS Deiak aplikazioa eta sare sozialak.

Jarduera nagusia

Petrolio-erregaien biltegiratzea eta banaketa.

Substantzia arriskutsuak

Gasolina, gasolioa eta gehigarriak.

Ekarpen soziala

Portu-ingurunearen energia-hornidura bermatzea, eragiketa seguru eta eraginkorren bidez, Euskadiko nodo logistiko nagusietako batean.

Ziurtagiri teknikoak

DBA Bilbao Port Hafesa Taldeko kide da, eta ISO 9001(Kalitate Kudeaketa) eta ISO 14001 (Ingurumena) ziurtagiriak ditu.

Harremanetarako datuak

DBA Bilbao Port, S.L.

Punta Sollana, 3.a – Bilboko Portua, 48508 Zierbena (Bizkaia)

Si ya sabes lo que necesitas,
ponte en contacto con nosotros.